Multilingual Folk Tale Database


Information

Author: unknown author

Translated into Basque
  by Paula Bilbao - 2014

Based on Ananse eni Akekrehemaa

Country of origin: Ghana

Story type: The Fox and the Crane Invites Each Other (ATU 60)

Translations

Afrikaans - viewaligned

Aragonese - viewaligned

Basque - aligned

Catalan - viewaligned

Danish - viewaligned

Dutch - viewaligned

English - viewaligned

French - viewaligned

Galician - viewaligned

German - viewaligned

Italian - viewaligned

Judaeo-Spanish - viewaligned

Mapuche - viewaligned

Neapolitan - viewaligned

Nzema - viewaligned

Occitan / Aranese - viewaligned

Portuguese - viewaligned

Russian - viewaligned

Spanish - viewaligned

Venda - viewaligned

Zulu - viewaligned


Add a translation

Armiarma eta dortoka

Paula Bilbao

Egun baten, Anansi armiarmak barazki handi eta zaporetsu batzuk batu zituen bere lore-baratzetik. Arreta handiarekin labekatu zituen eta oso ondo usaintzen zuten. Ezin zuen itxaron jateko.

Momentu horretan norbaitek atea jo zuen. Dortoka zen, egon zela bidaiatzen egun osoan zehar eta oso nekatuta zegoen eta sekulako gosearekin.

kaixo, Anansi, Dortokak esan zuen. Hainbeste denbora egon naiz ibiltzen, eta inoiz usaindu ditudan barazkirik zoragarrienak usaindu ditut. Hain lagunkoi izango zinen zure janaria nirekin banatzeko?

Aransik ezin zuen ezetz esan, bere herrian ohitura zelako janaria banatzea bisitatzaileekin jatorduan. Baina honek ez zuen oso pozik egiten, anbizio handiko pertsona delako eta barazki zoragarriak berarentzat nahi zituelako. Horregaitik Anansik apur bat meditatu eta plan bat armatu zuen.

"Mesedez, sartu, Dortoka. Ohore bat izango da gonbidatu bezela edukitzea gau honetan. Jesarri, hemen daukazu aulki bat, atera zu.

Dortoka sartu eta jesarri zen, baina barazki bat daztatzekotan zegoenean, Anansik oihukatu zuen: "Dortoka, ez dakizu edukazio txarrekoa dela mahaian jesartzea esku zikinekin?

Dortokak eskuak begiratu eta zikin zeudela ikusi zuen. Lauoinka ibili zen egun guztian zehar eta ez zuen garbitzeko aukerarik izan. Orduan altzatu eta errekara joan zen oinak garbitzeko. Motel ibili zuen, dortoka guztien moduan, etxeraino bide guztia eta Anansi itzuli zenean jada hasi zen jaten.

Nik ez nuen nahi barazki zoragarri hauek hotz geratzea, horregaitik hasi nintzen, esan zuen Anansik. "Baina mesedez,orain batera jango dugu, Dortoka".

Dortoka berriro jesarri zen eta barazki bat hartu zuen, baina Ananik berriro oihukatu zion.

"Dortoka, ez didazu entzun lehen? Ez da edukazio honekoa mahaian jesartzea esku zikinekin!

Beherantza begiratu eta bere esku garbiak berriro zikin ikusi zituen, beraien gainean arrastatu behar izan zelako etxera itzultzeko. Orduan, errekarako bidea hartu zuen berriro ere garbitzeko. Eta itzuli zenean aldi honetan bedarretik ibiltzeaz arduratu zen eskuak garbi mantentzeko. Baina mahaira heldu zenean, Anansik jada barazki zoragarri guztiak jan zituen eta ez zen mokadurik lotzen.

Dortokak Anansi begiratu zuen momentu batez eta gero esan zuen: " Eskerrik asko zure janaria nirekin banatzeagaitik". Noizbait nire etxe ondoan bazaude, mesedez, mesedea itzultzea utzi iezadazu. Eta gero, pixkanaka, atetik atera zen eta bere bidea jarraitu zuen.

Egunak pasatu ziren eta Anansik gero eta gehiago pentsatu zuen dortokak eskaini zion janarian. Gero eta interes gehiago zuen afari bat dohainik izateko, eta, azkenean, ezin zuen gehiago jasan. Martxan jarri zen egun batean Dortokaren etxea aurkitzekotan.

Dortoka topatu zuen eguzkia hartzen erreka baten ertzean justu jateko orduan.

Tortugak begiak altzatu eta ikusi eta esan zuen: "Kaixo Anansi, etorri zara nirekin afaria banatzeko?

"Oh, bai, bai"! esan zuen Anansik, minutuak pasa eta gose gehiago zuelarik. Dortoka ur azpian joan zen bere etxera mahaia afarirako prestatzeko. Geroago, ertzera igo eta esan zuen: " Zure tokia itxaroten dago eta janaria prest dago". Mesedez, etorri nirekin, Anansi".

Eta gero urperatu eta jaten asi zen pixkanaka.

Anansik uretara salto egin zuen, baina ezin izan zen errekaren hondora heldu. Hondorantz igeri egitea zaiatu zen, baina hain arina zen bere gorputza gainazalera igotzen zela aldi bakoitzean.

Sakontzea zaiatu zen eta atzerantz igeri egitea zaiatu zen. Salto bat egitea zaiatu zen korrikan zihoan bitartean , baina ezerk ez zuen laguntzen errekaren hondora heltzeko.

Bitartean, dortokak pixkanaka murtxikatzen zuen bere janaria.

Anansik ez zuen ezetz esango janari dohain bateri, eta ertzera joan zen bere buruari zer egingo zuen galdetzen. Askenik, ideia bat izan zuen. Harriak eta arrokak arrapatzera hasi zen eta bere jakearen patriketan sartzen hasi zen.

Horrela, uretara sartu zenean hondorarte urperatu zen eta mahaian bere lekua okupatzeko gai izan zen.

Mahaia janari zoragarriz konposatutako bankete bat zen. Anansik ezin zuen sinetsi zenbat janari zoragarri zegoen bere aurrean eta ezin zuen itxaron jaten hasteko.

Baina lehen mokadua heldu zen bezela, Dortokak jateari utzi eta esan zuen: " Nire herrian, ez dugu jaten jakeak jantzita".

Anansi konturatu zen Dortokak bere jakea kendu zela jesarri baino lehen. Anansi jakea kentzen hasi zen, eta sorbaldak askatu zituen momentu berean, gainazalera joan zen berriro ere. Burua uretan sartu eta Dortoka ikusi zuen, han behean, pixkana gozatzen bankete zoragarri hartaz.